[PDF] Satorrak Baino Lurperago - eBooks Review

Satorrak Baino Lurperago


Satorrak Baino Lurperago
DOWNLOAD

Download Satorrak Baino Lurperago PDF/ePub or read online books in Mobi eBooks. Click Download or Read Online button to get Satorrak Baino Lurperago book now. This website allows unlimited access to, at the time of writing, more than 1.5 million titles, including hundreds of thousands of titles in various foreign languages. If the content not found or just blank you must refresh this page



Satorrak Baino Lurperago


Satorrak Baino Lurperago
DOWNLOAD
Author : Pedro Alberdi
language : eu
Publisher: Alberdania
Release Date : 2000

Satorrak Baino Lurperago written by Pedro Alberdi and has been published by Alberdania this book supported file pdf, txt, epub, kindle and other format this book has been release on 2000 with Basque literature categories.


60ko eta 70eko urteen kronika kulturala, politikoa eta sentimentala egin du Pedro Alberdik liburu honetan. Ezer baino lehen, esan behar da kronika bizia dela, atzera-aurrera handiak dituena eta modu zirkularrean antolatua, oroimen puskak buruan antolatzen diren gisara, hain zuzen. Abiapuntu eta bizkarrezur Hamaika pauso Ramon Saizarbitoriaren nobelako bi pertsonaia nagusiak ditu: Ortiz de Zarate eta Abaitua. Alegiazko pertsonaiak nobelan zehar hona eta hara mugitzen diren bitartean, garai horretantsu eta leku horietan zer egiten zuten benetako eta hezur-haragizko kultura-, politika- eta ekintza-gizon-emakumeek? Zer idazten zuten Txillardegik, Saizarbitoriak, Arregik edo Arestik? Zer pentsatzen zuten Letek, Sarasolak, Iriondok edo Laboak? Zertan zebiltzan Onaindia, Aizpurua, Sarasketa, Bikila, Lopez Irasuegi edo Etxebarrietatarrak? Edo Oteiza? Zertan zebilen Oteiza? Eta Ibarrola? Zer eztabaida zebilen Zeruko Argian? Eta Anaitasunan? Nolakoak ziren belaunaldien arteko harremanak? Tirabirarik ba ote? Ez Dok Amairuk, Jarraik, Gaur-ek… zer paper jokatu zuten? Orduko aipuak tartekatzen ditu Pedro Alberdik bere jardunean, honi eta hari pasoa emanez, irrati saio luze halako batean, esatari trebearen moduan. Orduko eztabaidetan eta kezketan murgilarazten gaitu, orduko idazkeran, eta denboraren pasoaz ohartzen gara, malenkoniaz ohartu ere…



Koilara Bete Hitz


Koilara Bete Hitz
DOWNLOAD
Author : Josetxo Azkona
language : eu
Publisher: Alberdania
Release Date : 2001

Koilara Bete Hitz written by Josetxo Azkona and has been published by Alberdania this book supported file pdf, txt, epub, kindle and other format this book has been release on 2001 with categories.


Olio pittin batean, osagaiok su motelean egosten jarriko ditugu lapikoan. Lapikokoak itxura hartu duenean, arau gramatikalen egokiera neurtuko dugu, eta errima xorta bat gehituko. Musikaltasun eta barne-erritmo hosto samurrak ere botako ditugu jarraian. Egosten aro oso bat pasa ondoren -aro luzea- ximiko bat probatuko dugu noizean behin: geza badago, poeta-malko pare bat erantsi; gazixea balego, berriz, xorrotada bat finezia edo losintxa zukua bota; beti ere, zorioneko oreka bilatzeko asmoz: gazi-gezaren arteko kalapita eternoa, alegia. Saltsa lodiegia suertatzen bada, hitz solte batzuk bota -lankar, laino, gautzan, euri fin…-, eta berehala arinduko zaigu orea. Su bizian jarri, galderak hautseztatu, eta tinko eraginen diogu, harik eta bere punttura ekarri arte. Asetuko ahal du jatunaren gogoa?



Euskararen Etxea


Euskararen Etxea
DOWNLOAD
Author : Pello Salaburu
language : eu
Publisher: Alberdania
Release Date : 2002

Euskararen Etxea written by Pello Salaburu and has been published by Alberdania this book supported file pdf, txt, epub, kindle and other format this book has been release on 2002 with Basque language categories.


Ez da dudarik euskarak aurrera egin duela azkeneko hamarkada hauetan. Eta aurrera egin du, batez ere, belaunaldi oso batek bere indar guztiak isuri dituelako ahalegin horretan. Baina aurrera egite horrek kostu handiak izan ditu hizkuntzarentzat: gero eta euskara kaxkarragoa entzuten da. Garai hartan pentsatzen ez ziren ondorioak izan ditu etxe barnean ere: gure harremanetan, administrazioko langileetan, ikasleen artean, gizartean, sinboloek orakatzen dute anitzetan lortu nahi dena. Gainera, garai hartako militantismoa galdu da, gaurko gazteek beste modu batera ikusten dute hizkuntzaren kontua, eta horrek eragin handia izan dezake euskararen garapenean hurrengo urteetan. Ez dakigu honen eragina norainokoa izan daitekeen. Bestetik, euskaldun euskaltzaleak aparteko mundu bat osatzen dugu, atzerritarrak gara gure gizarte ofizialean. Hobeki honetaz guztiaz etxe barruan mintzatzen hastea. Eta honetaz guztiaz dihardu Pello Salaburuk gutun moduko liburu honetan. Gazte bati egiten dio gutuna, baina gutun irekia da: gazteek ez ezik autorearen adin direnek ere inoren posta sekretua urratzeko lotsarik gabe irakurtzeko egina da, ekialdeko euskalkietatik euskara batura hurbiltzeko hitz lau eredugarria dakarrelarik, ez teorian praktikan baizik.



Jeans Ak Hozkailuan


Jeans Ak Hozkailuan
DOWNLOAD
Author : Patxi Zubizarreta
language : eu
Publisher: Alberdania
Release Date : 2000

Jeans Ak Hozkailuan written by Patxi Zubizarreta and has been published by Alberdania this book supported file pdf, txt, epub, kindle and other format this book has been release on 2000 with categories.




Glosolaliak Eta Beste


Glosolaliak Eta Beste
DOWNLOAD
Author : Karlos Linazasoro
language : eu
Publisher: Alberdania
Release Date : 2004

Glosolaliak Eta Beste written by Karlos Linazasoro and has been published by Alberdania this book supported file pdf, txt, epub, kindle and other format this book has been release on 2004 with categories.


Gizartea hankaz gora jartzea bada gizarteari azpildurak ikusteko modu bat. Eta hankaz gora jartze hori umorez egiten bada, umore beltzez, hor daukagu Karlos Linazasororen ipuingintzaren gakoa. Hizkuntzaren eta komunikazioaren gaineko hausnarketa ezkorra ezkutatzen da kontakizun hauen azpian. Glosolaliak eta beste ipuin-bilduma honek badu senide zaharragorik: Zer gerta ere izan zen aurrenekoa; gero etorri ziren Ez balego beste mundurik, Ipuin errotikoak>/i> eta Itoko dira berriak. Aurrera doa autorea hain maite duen absurduaren labirintoan.



Tom Hil Da


Tom Hil Da
DOWNLOAD
Author : Marie Darrieussecq
language : eu
Publisher: Alberdania
Release Date : 2008

Tom Hil Da written by Marie Darrieussecq and has been published by Alberdania this book supported file pdf, txt, epub, kindle and other format this book has been release on 2008 with categories.


Kontakizun xume bat da, esaldi bat bestearen atzetik jarrita koaderno batean, Tomen heriotza kontatzeko. Lau urte eta erdiko haurra da Tom. Sydneyn hil da, Australian. Anaia zaharrago bat du eta arreba gazteago bat; aita bat ere badu eta ama bat. Ama da hain zuzen ere kontalaria. Tomen heriotzatik hamar urte pasatu dira, oroitzapenei aurre egitera ausartu denean. Egiaren zati laburrak biltzen ditu, ahanzturak galaraz ditzan baino lehen. Barne bidaia zirraragarri bat da Tom hil da, doluaren muinetara, minaren mintzetara, eta, aldi berean, hausnarketa bat heriotzaren ideiari aurre egiteko gure gizarteak erabiltzen dituen moduei buruzkoa. Eleberri honekin Goncourt sarian finalista izan zen Marie Darrieussecq.



Godoten Esperoan


Godoten Esperoan
DOWNLOAD
Author : Samuel Beckett
language : eu
Publisher: Alberdania
Release Date : 2001

Godoten Esperoan written by Samuel Beckett and has been published by Alberdania this book supported file pdf, txt, epub, kindle and other format this book has been release on 2001 with categories.


Godoten esperoan, edo gizakiaren xelebretasun trajikoa gordin antzezturik (birritan, behin eta berriro, ez da deus gertatzen). Bide galdu batean, Vladimir eta Estragon esperoan daude, berek ere garbi ez daukatelarik zinezko esperantzaz ari diren ala denbora eta etsipena engainatu beharrez. Eta jardun dihardute, hutsartea betetze aldera. Hitzak. Zentzurik gabeak dirudite batzuetan. Baina ez dira hitzak zentzugabe direnak. Aitzitik, zentzuz beterik daude: zentzugabetasun unibertsalaz, besteak beste. Eta kondenatuta daude giza bufoiok, errepikatzera kondenatuak: burutazioak, mugimenduak, eszena osoak errepikatzera, lehena berriz ere, lehena berriz ere… Eta birritan, berriro, Godot ez zaie etorriko. Eta haatik ez die artean ere alde egingo hura etortzeko esperantzak. Zinez erremedio gabea, xelebrea, gizakia.



Euskaldun Fededun


Euskaldun Fededun
DOWNLOAD
Author : Belen Altuna
language : eu
Publisher: Alberdania
Release Date : 2003

Euskaldun Fededun written by Belen Altuna and has been published by Alberdania this book supported file pdf, txt, epub, kindle and other format this book has been release on 2003 with País Vasco (Spain) categories.


“Euskaltzaleen Jainkoa hil behar dugu” idatzi zuen Rikardo Arregik, 1967an. Zer esan nahi zuen, ordea, euskaltzale eta jainkozale baten eztarritik ateratako oihu hark? Zein Jainko, zein fede-klase hil nahi zuen Arregik? Gizakia aske eta burujabe izaterik nahi ez zuen Jainkoa; berrehun bat urtean, gutxienez, “euskaldun ona” izateko modu bakarra arautu zuen fede-klasea: euskalduna baserritar, Elizaren esaneko otzan eta modernitatearen etsai izan behar zuela agintzen zuen fedea. Hil beharreko Jainko beldur zale horren erradiografia zehatza egiten da liburu honetan. Integrismo katolikoaren garairik ilunena marrazten da, iturrietan edanik, izuaren zuztarretaraino bidaia eginez. XVIII-XIX. mendeetako Euskal Herria eta bere giro moral, politiko-ideologikoa da hemen agertzen dena; izan ere, garai hartan joan zen mamitzen “euskaldun” eta “fededun” hitzen arteko identifikazioa, ia gaur arte iraun duena ordea.



Musu Truk


Musu Truk
DOWNLOAD
Author : Galo Martínez de la Pera
language : eu
Publisher: Alberdania
Release Date : 2009

Musu Truk written by Galo Martínez de la Pera and has been published by Alberdania this book supported file pdf, txt, epub, kindle and other format this book has been release on 2009 with Literary Collections categories.


Bankarien diktaduraren mendean gaude. Estatu demokratikoak diktadura demokratiko bihurtu dira. Horrek esan nahi du, legea eskuan eta gehiengoaren onarpenarekin, giza eskubideak urratzen eta herriak zapaltzen direla. Ideologia demokratikoak zaharkiturik geratu dira diktadura berri horiei buru egiteko. Gainditu ezean, akabo askatasuna eta giza eskubideak. Gure herria, euskaldunon herria, hiltzear dago. Nazionalismoak —eskuinekoak edo ezkerrekoak— sortutako defentsa estrategiak zaharkiturik daude. Bide politiko berriak urratzera behartuta gaude bizirik iraun nahi badugu. Nazionalismoa nahiz ideologia ezkertiar zaharrak dira bide berri horiek bilatzeko oztoporik handienak. Zehatzago esanda, ETAri armak kendu ezean, ez dugu irtenbiderik. Politikak itsututa gabiltza euskaldunak. Nazio-estatu demokratiko edo iraultzailea botere eta distirak itsututa. Artaldetan bananduta. Demokratak, alde batetik; iraultzaileak, bestetik. Ezinikusiz, elkarri mokoka. Artaldetik kanpo ez dago salbaziorik, oihukatzen dute batzuek eta besteek. Nazio-estatuaren zuloan harrapaturik gaude. Ideologia demokratikoak eta iraultzaileak gainditu ezean, zulo horretan jarraituko dugu. Zer egin zulo horretatik ateratzeko?



Nere Gorringotik


Nere Gorringotik
DOWNLOAD
Author : Iñaki Segurola
language : eu
Publisher: Alberdania
Release Date : 2008

Nere Gorringotik written by Iñaki Segurola and has been published by Alberdania this book supported file pdf, txt, epub, kindle and other format this book has been release on 2008 with categories.


Gorringoari gauza onak gustatzen zaizkio, bizitzea, egia esatea edo gutxienez gezurra salatzea, eta ondo pasatzea. Gauza onak, arrazoizkoak, bihotzezkoak. Zuringoa, berriz, ez da biziaz, bizitzaz axolatzen; gure zuringoa gehienez ere biximoduaz axolatzen da, bixi-teatroaz, han eta hemen azaltzeaz, izena eta omena, fama, ospea, entzutea… Hala laburbil daiteke zuringoaren eta gorringoaren teoria, liburu honen izenburuan bertan ageri dena. Izenburu hori da autoreak bere buruari jarri dion marka, arrastoa, araua, eta konstituzioa: bere gorringotik aritzea, zuringoaz beste eginda. Ez da ibili, beraz, azalkerian ez xurikerian ere. Ez da ibili inoren nihil obstataren bila, idazkeratik hasita. Bere egia bota du, irratiko pulpitutik, bere ustez gezurra dena salatu du eta jasoa gelditu da paper hauetan. Zuri dagokizu, irakurle, juzgatzea uhinetan galdutako iritzi gure artean ez usatuok papereratzeak merezi zuen.