[PDF] Ahardikeriak - eBooks Review

Ahardikeriak


Ahardikeriak
DOWNLOAD

Download Ahardikeriak PDF/ePub or read online books in Mobi eBooks. Click Download or Read Online button to get Ahardikeriak book now. This website allows unlimited access to, at the time of writing, more than 1.5 million titles, including hundreds of thousands of titles in various foreign languages. If the content not found or just blank you must refresh this page



Ahardikeriak


Ahardikeriak
DOWNLOAD
Author : Marie Darrieussecq
language : eu
Publisher: Alberdania
Release Date : 2004

Ahardikeriak written by Marie Darrieussecq and has been published by Alberdania this book supported file pdf, txt, epub, kindle and other format this book has been release on 2004 with Fiction categories.


Lurrin-denda batean lan egiten duen neska arrunt baten zerri eme edo ahardi bihurtzea kontatzen da nobela honetan. Itxuraldatze harrigarri hori Europako edozein hiritan kokatuta egon daiteke eta alegia samur eta aldi berean bortxazkoa da giza aberearen gainekoa, umore beltz finez kontatua. Kontakizunean barrena ikusiko ditugu pasatzen politiko lizunak, telezaborrako aurkezle ankerrak, zuzendari bihotz gabeak, hainbat egoera eta gertakari izugarri bezain ezaguterrazak: gure gizartearen argazki groteskoa eta demasa. Marie Darrieussecq idazle baionesaren aurreneko nobela izan zen Ahardikeriak, 1996an argitaratua, eta arrakasta itzela izan zuena Frantzian lehenbizi eta Europa osoan gero.



Marearen Erraietan


Marearen Erraietan
DOWNLOAD
Author : Jose Inazio Basterretxea Polo
language : eu
Publisher: Alberdania
Release Date : 2006

Marearen Erraietan written by Jose Inazio Basterretxea Polo and has been published by Alberdania this book supported file pdf, txt, epub, kindle and other format this book has been release on 2006 with categories.


Fikzio gauzagarria duzu eskuartean. Hiru emakume eta gizon bat dira protagonista nagusiak. Bizitzak hurbildu, eta bizitzak berak urrundu ditu. Gizakiaren metamorfosi animikoaren lekukotasuna ageri da batetik; bestetik, une ilunei neurria hartzea. Iragana, oraina eta etorkizuna nahasten dira lerro artean, bizitza eta heriotza nola. Bilbon eta Bartzelonan kokatu ditu autoreak bere pertsonaiak. Banan-banan aurkeztuko dizkizu hasieran, modu beregainean jardungo dute ondoren. Ez da film bat, halere badu narrazio zinematografikoaren usaina. Amets bat da nobela hau, amets gauzagarria.



Etorkizuna


Etorkizuna
DOWNLOAD
Author : Iban Zaldua
language : eu
Publisher: Alberdania
Release Date : 2006

Etorkizuna written by Iban Zaldua and has been published by Alberdania this book supported file pdf, txt, epub, kindle and other format this book has been release on 2006 with categories.


Heldu orainari dio zuhur-hitzak, \'etorkizuna gure esku dago\' errepikatzen dute nekagaitz medioetan. Eta bien bitartean, iraganari begira, mirarik gabe bada ere, ari da Zaldua ipuin-sorta berri honetan. Zer ote du iraganak halako setaz aldatu nahi izateko. Beharbada ez gaude iraganaz oso harro eta horregatik aldatu nahi genuke. Autoreak bere aurreko ipuinetan erabili ohi dituen osagaiak erabili ditu liburu honetan ere: ironia erregosi apur bat, zientzia fikzio ukitu sinesgarriez lurrindua, absurdotik atximur bat, egunerokotasunetik koilara bete, akaso giza harremanen gatzak gazituago dator oraingo honetan; beti bezain iradokizunez betea, hala ere. Ez da erraza esaten horietako zein osagaik behartzen duen irakurlea ipuin bakoitza hasi eta bukatu arte ez eskuetatik uztera, beharbada denen nahasteak. Segurua dena da ipuin bilduma irakurri eta nekez ahaztuko dituela bertan kontatzen direnak eta aktoreak.



Txoria


Txoria
DOWNLOAD
Author : Oh Jung-hi
language : eu
Publisher: Alberdania
Release Date : 2006

Txoria written by Oh Jung-hi and has been published by Alberdania this book supported file pdf, txt, epub, kindle and other format this book has been release on 2006 with Fiction categories.


Neskatila batek kontatzen du. Ama hila da. Aita urruti dago, beti kanpoan. Neskaren ardurapean dago neba txikia. Amaorde bat pasatzen da beren bizitzan, eta pasaera labur hori aitaren indarkeriak markatzen du. Haurrak bakarrik geratzen dira, auzoen begirada errukitsu baina itsupean, gizarte hautsi baten erakusgarri. Neskatilak, pixkanaka, aitaren indarkeriazko harremanak errepikatzen ditu neba txikiarekin. Hori guztia Koreako gizartean, alde batetik aurrerapen modernoez inguraturik, eta bestetik ikusmolde tradizionalen zama handiarekin. Eme eta bare hasten den istorioa garraztuz eta gogortuz doa, eta erruki budistaren zantzu urriek ezin dute ezabatu patuaren atzaparraren zauri gaiztoa.



Bizia Lo


Bizia Lo
DOWNLOAD
Author : Jokin Muñoz
language : eu
Publisher: Alberdania
Release Date : 2003

Bizia Lo written by Jokin Muñoz and has been published by Alberdania this book supported file pdf, txt, epub, kindle and other format this book has been release on 2003 with Fiction categories.


EUSKADI LITERATURA SARIA 2004 Bost kontakizun biltzen ditu Jokin Muñozek liburu honetan. 60ko urteetan jaiotako belaunaldiari bizitzea egokitu zaion giroari eta bizipenei oso lotuak bostak ere. Entzunez baino ezagutzen ez duen gerraosteko giroan murgiltzen da autorea aurreneko ipuinean, eta fikzio futurista alegiazkoan sartuta bukatzen du liburua. Tonu errealista da nagusi. Kontakizun biluziak dira, apaindura askorik gabeak. Gordin kontatuak daude, baina epairik eman gabe. Irakurleak atera beharko ditu ondorioak, eta ez dira beharbada oso baikorrak izango. Neguan bizia lo dago Lizardiren begietan. Ez dira autorearenak lo egon kontakizun indar handiko hauek idazterakoan. Euskal gatazkaren hariak bizi-bizi ageri dira agertokiaren atzeko oihal, baina ez da gatazkari buruzko liburu bat. Arazo horrekin ere bizitzen ikasi dugun gizakiei buruzkoa baizik.



Glosolaliak Eta Beste


Glosolaliak Eta Beste
DOWNLOAD
Author : Karlos Linazasoro
language : eu
Publisher: Alberdania
Release Date : 2004

Glosolaliak Eta Beste written by Karlos Linazasoro and has been published by Alberdania this book supported file pdf, txt, epub, kindle and other format this book has been release on 2004 with categories.


Gizartea hankaz gora jartzea bada gizarteari azpildurak ikusteko modu bat. Eta hankaz gora jartze hori umorez egiten bada, umore beltzez, hor daukagu Karlos Linazasororen ipuingintzaren gakoa. Hizkuntzaren eta komunikazioaren gaineko hausnarketa ezkorra ezkutatzen da kontakizun hauen azpian. Glosolaliak eta beste ipuin-bilduma honek badu senide zaharragorik: Zer gerta ere izan zen aurrenekoa; gero etorri ziren Ez balego beste mundurik, Ipuin errotikoak>/i> eta Itoko dira berriak. Aurrera doa autorea hain maite duen absurduaren labirintoan.



Erremateko Tiroa


Erremateko Tiroa
DOWNLOAD
Author : Marguerite Yourcenar
language : eu
Publisher: Alberdania
Release Date : 2007

Erremateko Tiroa written by Marguerite Yourcenar and has been published by Alberdania this book supported file pdf, txt, epub, kindle and other format this book has been release on 2007 with categories.


Hiru gazte, Sophie de Réval, haren anaia Conrad, eta Eric von Lohmond, haien betiko adiskidea, gerra zibilak azpikoz gora nahastu eta suntsitutako Kurlandiako herrialde bakartuan, Lehenengo Mundu Gerraren azken urteetan eta sobiet iraultzaren hasieran. Paisaia urratuak eta gerrak jarriko du agertokia, patuak elkartuko ditu pertsonaiak eta haien desira bateraezinek, arbuioek eta inkomunikazioak idatziko tragedia. Azkeneraino jokatuko dituzte, halabeharrak eraginak balira bezala, hotz eta ia axolagabe, beraiek iruten dituzten paperak.



Txantxetan Ari Zara Tanner Jauna


Txantxetan Ari Zara Tanner Jauna
DOWNLOAD
Author : Jean-Paul Dubois
language : eu
Publisher: Alberdania
Release Date : 2007

Txantxetan Ari Zara Tanner Jauna written by Jean-Paul Dubois and has been published by Alberdania this book supported file pdf, txt, epub, kindle and other format this book has been release on 2007 with categories.


Kontakizun bizkor umoretsu honetan gertatzen dena gutako edonori gertatu zaigu noizbait. Paul Tanner-ek bizitza lasaia darama telebistarako dokumentalak egiten. Halako batean, ordea, oinordetzan etxe zahar bat egokitu zaio. Orduan hartu du bere bizitzako erabakirik zorigaiztokoena: bere etxea saldu eta oinordetzakoa eraberritzen hasiko da. Eraberritze lanak hasterako infernu txikia bihurtu zaio bizitza. Hasi eta bi astera, hasi zenean baino okerrago dago. Infernuaren ahoa zabalduz joan zaio. Han hasi zaizkio banan-banan pasatzen gremioetako langile guztiak: Igeltsero pitzatuak, sabaigile gaizkileak, argiketari zoroak… Ematen du elkar hartu dutela denok Tanner jaunari bizitza hondatzeko. Izan ere, ez dago gauza izugarriagorik, etxea eraberritzen hasi, han lanean ari zaizun langileari zerbait eskatu eta harridura aurpegia jarrita “Txantxetan ari zara, jauna?” erantzuten dizutean baino. “Langile batek esaten badizu hormaren kontra joko duzula, ondo daki zer ari den esaten. Nik ez nuen, ordea, ezer entzun nahi, ez nuen ezer jakin nahi aurrean nuen hondamendiaz, ez eta dagoeneko zelatan neuzkan filibusteroez ere”. J-P. D.



T Tragediaren Poza


T Tragediaren Poza
DOWNLOAD
Author : Juanjo Olasagarre
language : eu
Publisher: Alberdania
Release Date : 2008

T Tragediaren Poza written by Juanjo Olasagarre and has been published by Alberdania this book supported file pdf, txt, epub, kindle and other format this book has been release on 2008 with categories.


Bashevis Singerrek zioen indar arraroa daukala janzkerak. Nobela honetan ere indar handia dauka janzkerak, indar arraroa, baina ez da arropaz bakarrik ari, bizitzaz ari da gehien bat. Guk geuk gidatzen dugu gure bizitza? Galdera Mendebaldeko Kulturaren erroetan dago, eta milaka literatur lan saiatu da plazaratzen eta erantzuten. Nobela honek galdera hori egin nahi du berriz ere, hemendik, gaur egungo Euskal Herritik. Erantzuna, baldin badago, norberak aurkitu behar du, jakina. Alde batetik, tragediari buruzko ikastaro bat egiten ari da Terese, eta bestetik, aitaren heriotza iragarriaren tragedia ari da unez une bizitzen. Terese eta Tragedia, biak “t”z hasten diren hitzak. Ermuko Foroko kide da Barrutia irakaslea. Barrutiak ematen dio Tereseri tragediari buruzko ikastaro hori eta harreman esperpentiko bat sortzen da irakasle eta ikaslearen artean. Bada, bestalde, gertakari ilun bat Barrutia eta Tereseren aita lotzen dituena. Hirurogeita hamarreko urteetan gertatu zen, eta Hendaian bizi ziren orduan, Espainiako poliziatik ihesi. Elementu horiek denak mahai gainean jarri ditu Olasagarrek eta tragediari buruzko kontakizun mingarri bat sortu du. Pertsonaiei min egiten diena, eta irakurleari ere bai. Izan ere, umore beltzez, sarkasmoz, eta esperpentoz betea dago T, atzean ezkutatzen denak, ordea, min egiten du.



Azken Anaia


Azken Anaia
DOWNLOAD
Author : Nathacha Appanah
language : eu
Publisher: Alberdania
Release Date : 2008

Azken Anaia written by Nathacha Appanah and has been published by Alberdania this book supported file pdf, txt, epub, kindle and other format this book has been release on 2008 with Fiction categories.


Bere bizitzaren ilunabarrean, haurtzaroko gertakari batez gogoratu da Raj. Burdin goriz markatu duen gertakari bat da, Primo Levik aipatzen duen harako “gizaki izatearen lotsaz” mintzo dena. Ametsetan agertu zaio David Raj zaharrari, eta hori dela-eta gogoa 30eko urteetara joan zaio, Mapoura, Maurizio uhartean. Gogoratu ditu hango kanabera sailak, aitaren bortxa, amaren samurtasuna, ibai ondoko jolasak, eguzki distiratsua, euri jasak. Zoriontasun bareko urteak dira, ekaitz batek bat-batean hausten dituena Rajen bi anaia galdu egiten direlako, lohi-uharrean itoak. Zoritxarretik ihesi doa familia hirira, eta han kartzelan hasi da lanean aita. Kartzela horretan, iheslari misteriotsu batzuk daude baina. 1940ko abenduan, L’Atlantic izeneko itsasontzia iritsi da Port-Louisera. Barruan 1500 judu daude, Palestinan sartzen utzi ez, eta Maurizio uhartera deportatu dituztenak. Garai hartan, Rajek ez zekien gauza handirik munduaz, eta gertatzen ari zen tragediaz. Hamar urte zituen. Jakin-minak eraman zuen kartzela inguratzen zuen basora jolasera. Basoko bere ezkutalekutik ikusi du David, espetxeko patioan. Une hartan erabaki du bere laguna izango dela. Liburu honek hunkitu egingo zaitu esaldi bakoitzarekin.