[PDF] Gogoa Zubi - eBooks Review

Gogoa Zubi


Gogoa Zubi
DOWNLOAD
AUDIOBOOK
READ ONLINE

Download Gogoa Zubi PDF/ePub or read online books in Mobi eBooks. Click Download or Read Online button to get Gogoa Zubi book now. This website allows unlimited access to, at the time of writing, more than 1.5 million titles, including hundreds of thousands of titles in various foreign languages. If the content not found or just blank you must refresh this page





Gogoa Zubi


Gogoa Zubi
DOWNLOAD
AUDIOBOOK
READ ONLINE
Author : Anjel Lertxundi
language : eu
Publisher: Alberdania
Release Date : 1999

Gogoa Zubi written by Anjel Lertxundi and has been published by Alberdania this book supported file pdf, txt, epub, kindle and other format this book has been release on 1999 with Basques categories.


Lertxundik esana du, sarritan, ez lukeela egingo segurantzatik haratago ez lihoakeen literaturarik. Eta zinez bete du literatur konpromezu hori bere fikziozko lan ugarietan. Oraingo honetan, berriz, fikzioaren makulurik gabe, gogoeta biluziaren bidean barrena abiatu da. Bere jarrera etiko-estetikoaren osaketan etengabean sortzen zaizkion galderak irakurlearekin konpartitzeko ahaleginean. Ez du sekula maite izan Lertxundi idazleak gizartearen eta bizitzaren kontraesanen aurkako marfilezko dorrerik. Aitzitik, zalantzaren hondorainoko bidaia babesgabea du maiteago, historiaren ibai trumiltsua biblioteka epelaren leihotik ikustea baino.



Perfect Happiness


Perfect Happiness
DOWNLOAD
AUDIOBOOK
READ ONLINE
Author : Anjel Lertxundi
language : en
Publisher: Center for Basque Studies Press
Release Date : 2007

Perfect Happiness written by Anjel Lertxundi and has been published by Center for Basque Studies Press this book supported file pdf, txt, epub, kindle and other format this book has been release on 2007 with Fiction categories.


"Perfect Happiness is a realist novel with lyrical overtones. It explores the effect that witnessing a terrorist assassination has on a sixteen-year-old girl's life. The narrative moves from the moment the assassination takes place to fourteen years later in the girl's life, and the novel, which is both moral and confessional in tone, navigates those two planes effortlessly. The novel is moral, but not moralistic, because by confronting such horror the author has made a clear stand against the pursuit of happiness devoid of conscience."--BOOK JACKET.



Goiko Kale


Goiko Kale
DOWNLOAD
AUDIOBOOK
READ ONLINE
Author : Anjel Lertxundi
language : eu
Publisher: Alberdania
Release Date : 2000

Goiko Kale written by Anjel Lertxundi and has been published by Alberdania this book supported file pdf, txt, epub, kindle and other format this book has been release on 2000 with categories.


Goiko Kale lehen aldiz argitaratu zenean, artean ezezaguna zen Anjel Lertxundi euskal letren esparruan. Inork ezin uka dezake, hogeita hamar urteko ibilbide oparo baten ondoren, bera dugula gaurko euskal narraziogintzan habe sendoenetako bat. Haren literatur ibilbidean mugarri garrantzitsua izan zen Goiko Kale. Harri-bitxi xumea da, eta oraindik ere xumetasunak ematen dion orduko xarma bere horretan gordetzen duena. Erlijioak dena ukitzen zuen haurtzaroa exortzizatzea bilatu zuela dio autoreak hitzaurrean. Literatura baldin bada nork bere burua eta inguratzen dutenena ezagutzeko bidea, Goiko Kalerekin lortu zuen Lertxundik iraganarekikoak egitea. Iradokizunez betetako pasarteak kontatzen dizkigu autoreak, haurtzaroa du literatur harrobi, eta estilizazio sotil batez josten du, memoriaren ehunean, garai hartako giroa.



Azkenaz Beste


Azkenaz Beste
DOWNLOAD
AUDIOBOOK
READ ONLINE
Author : Anjel Lertxundi
language : eu
Publisher: Alberdania
Release Date : 1996

Azkenaz Beste written by Anjel Lertxundi and has been published by Alberdania this book supported file pdf, txt, epub, kindle and other format this book has been release on 1996 with Fiction categories.


Lertxundik, nobela honetan, ezin hilez bizirik dirauten pertsonaia herratuen patuak gurutzatzen ditu, paisaia, garai eta egoera ezberdinek ehunduriko kronika irudimenezko batean, eta estilizazioa da egileak, kondena oneste/ukatze jokoaz fabulatzerakoan, darabilen literatur tresna, irakurlea, nobelaren protagonista nagusiaren antzera, patuaz beste egiteko aske geratzen delarik. Tradizio ugaritatik hartutako kondenak eta pertsonaiak dira, bestalde, nobelan zehar gorpuzten direnak, eta, guztien muinean, narrazioaren euskarri nagusia ageri da: literaturak badu testuartekotasunaz beste egiteko azti-ahalmena, baldin eta narratzaileak betiereko galderak eraberritzeko eta birsortzeko grina badu. Eta horixe da, besteak beste, Lertxundik nobela honetan frogatzen duena.



Obabatiko Tranbia


Obabatiko Tranbia
DOWNLOAD
AUDIOBOOK
READ ONLINE
Author : Iban Zaldua
language : eu
Publisher: Alberdania
Release Date : 2002

Obabatiko Tranbia written by Iban Zaldua and has been published by Alberdania this book supported file pdf, txt, epub, kindle and other format this book has been release on 2002 with Basque literature categories.


«Zergatik idatzi dudan liburu hau, zein helbururekin? Nik ere, jende askok bezala, zalantzak ditut literaturaren zergati eta zertarakoez; ez dakit literaturak ezertarako balio duen, bai ala ez. Izan ere, bizio edo grinatzat hartzen dut nik literatura, eta ez erabilgarritasun morala edo politikoa duen zerbait balitz bezala. Eta zertarako bizioak, zertarako grinak (zertarako bekatuak), haietaz hitz egiten ez bada? Irakurtzeak eman dezakeen plazerra zabaldu egiten da irakurritakoa norbaitekin partekatu eta eztabaidatu baldin badaiteke. Bai: maite dut literaturaz hitz egitea, bizioaren bizio hori (metabizio hori). Eta, hein handi batean, hori da liburu hau (hori izan nahi luke): adiskideekin izandako hainbat elkarrizketaren emaitza eta balizko irakurlearekin elkarrizketa berri bati ekiteko saioa». Katedrarik gabeko aulki txiki batetik idatzita dago liburu hau, ez da kritikari profesional batek egina, ez da lan unibertsitarioa, autorea ez da liburuei argazkia atera eta historiaren izozkailuan sailkatzen dituen horietarik. Eztabaidarako oinarri eta, aldi berean, memoria-ariketa izan nahi du liburuak, baina, batez ere, «triunfalismoa» deitzen dugun pozoi horrentzako antidoto egokia. Zazpi begirada ageri dira liburuan -izan zitezkeen gehiago- mende bukaeraren bueltan denon artean ehun dugun euskal letren tapizari azpildurak arakatzeko.



Euskalgintzaren Lekukoak


Euskalgintzaren Lekukoak
DOWNLOAD
AUDIOBOOK
READ ONLINE
Author : Odriozola Lizarribar, Joxe Manuel
language : eu
Publisher: Elkarlanean, S.L.
Release Date : 2016-01-28

Euskalgintzaren Lekukoak written by Odriozola Lizarribar, Joxe Manuel and has been published by Elkarlanean, S.L. this book supported file pdf, txt, epub, kindle and other format this book has been release on 2016-01-28 with Philosophy categories.


Euskal identitatearen eta euskaltasunaren krisia Estatu modernoaren izaera nazional totalitarioak eragindako hondamendi orokorrean kokatzeko eta ulertzeko saio bat da liburu hau. Azken mendeetan Mendebaldetik mundu osora zabaldu diren egitura nazionaletako gehiengoaren ideologiak zuritu du batzuetan genozidioa eta besteetan etnozidioa izan den txikizio unibertsal hori, Estatuari darion boterearen eta indarraren monopolioari esker. Egilearen ustez, euskal izatearen krisiak eta hilzoriak ere goiko testuinguru zabal horretan bakarrik hartzen dute esnahi eta sentidu betea. Azken hamarkada hauetan euskalgintzan jardun duten euskaltzaleen pentsamendua bildu eta ideia horiek elkarren artean elkarrizketan jartzeko ahalegina egin du Odriozolak. Euskalgintza, izatez, ikuspegi askoren emaitza denez, horien guztien arteko aldeak, ñabardurak eta kontraesanak nabarmentzen ditu



Mirri Eta Biok


Mirri Eta Biok
DOWNLOAD
AUDIOBOOK
READ ONLINE
Author : Jose Ignazio Ansorena
language : eu
Publisher: Alberdania
Release Date : 2000

Mirri Eta Biok written by Jose Ignazio Ansorena and has been published by Alberdania this book supported file pdf, txt, epub, kindle and other format this book has been release on 2000 with categories.


Uste ustel batek zeharkatzen du Euskal Herria alderik alde: Jose Ignazio Ansorena musikari ospetsua eta Mirri pailazo are ezagunagoa pertsona bat direlako uste ustela, alegia. Egia da elkarrenganako lotura estua dutela euskal pertsonaia biok, baina hortik pertsona bat bera direla esatera koska handia dago. Siamesak ere ez dira Ansorena eta Mirri, siamesen arteko harremana eta dependentzia simetrikoa baita. Ansorena, Mirri gabe ere, nor litzateke gurean: idazle, pentsalari, txistulari, Piter. Hori bai, Mirri gabe ez litzateke den bezain Ansorena, Mirri ere badelako eusten dio Ansorenak Mirriri. Mirrirena beste kontu bat da, Ansorena gabe deus ere ez litzatekeelako Mirri. Hargatik gorrotatzen du Mirrik Ansorena -Anxorena esaten dio berak- maite duen indar ber-beraz. Zehaztasun eta ironia fin-finez, euskal pailazo antonomasikoen historia kontatzen digu Ansorenak liburu honetan, Kixki, Mixki eta Kaxkamelon zireneko garaian hasi eta gaur artekoa. Mirrik, berriz, bere iruzkin potolo gordinak tartekatu ditu han-hemenka, harira etorri zein ez. Euskal pailazo antonomasikoen historia dutelarik hari, belaunaldi eta garai baten kronika bikaina osatu dute Ansorenak eta Mirrik. Egin behar zena egiteko baldintza objektiborik ez bide zenean ere dena delako hori egiten ohitutako belaunaldi inkontziente, ausart eta kementsu baten kronika libertigarri bezain jakingarria.



Jendaurrean Hizlari


Jendaurrean Hizlari
DOWNLOAD
AUDIOBOOK
READ ONLINE
Author : Joxerra Garzia
language : eu
Publisher: Alberdania
Release Date : 2008

Jendaurrean Hizlari written by Joxerra Garzia and has been published by Alberdania this book supported file pdf, txt, epub, kindle and other format this book has been release on 2008 with Basque language categories.


Gaur egun ez dago lanbiderik, noiz edo noiz jendaurrean hitz egitera behartzen ez gaituenik. Lanetik kanpo ere, asko eta askotarikoak dira egokitzen zaizkigun komunikazio egoerak: dela prentsaurreko bat eman behar dugula, edo eskualdeko aldizkarirako artikulu bat idatzi, edo gurasoen batzarra gidatu, edo lagun baten ezkontzan hitz batzuk esan... Komunikazio egoera horietako edozeini aurre egiteko prozedura jakin bat proposatzen dizut hemen: zer egin behar duzun eta zer ez, nondik hasi eta nola jarraitu, nola antolatu, zeri arreta eman eta zeri ez... Aurren-aurrena, testu egoki-indartsuak sortzeko moduak lantzen dira liburuan; gero, ahotsari eta gorputzari dagozkion alderdiak. Den-dena, ordea, prozedura bakar baten ikuspegitik. Komunikazioaren oinarrizko mapa halako bat izan nahi luke liburu honek. Alde horretatik, uste dut ondo etorriko zaizula komunikazioaren lurraldean zeure kaxa egin beharko duzun amaigabeko bidean orientazioa gal ez dezazun. Ez dizut beraz formula magikorik eskaintzen. Lana latz egitea, horixe da komunikazioan trebatzeko formula bakarra. Zorionez, ordea, komunikazio kontuetan ezin bereizizkoak dira lana eta plazerra. Komunikazioaz gozatzea da komunikazioa lantzeko modu bakarra. Komunikazioaz gozatzeko, aldiz, komunikazioa landu beste biderik ez dago.



Zorion Perfektua


Zorion Perfektua
DOWNLOAD
AUDIOBOOK
READ ONLINE
Author : Anjel Lertxundi
language : eu
Publisher: Alberdania
Release Date : 2002

Zorion Perfektua written by Anjel Lertxundi and has been published by Alberdania this book supported file pdf, txt, epub, kindle and other format this book has been release on 2002 with Fiction categories.


Atentatu baten lekuko izan da hamasei bat urteko neska bat. Neska horrek berak kontatzen ditu hurrengo hogeita lau orduak, inguruan eta bere barruan gertatzen diren hausturak eta hausnarketak jasoz; autoreak suziri distiratsuen beharrik gabe, maisuen moduan darama irakurlea ezin utzizko hari batean. Sistema orokortzaile eta arauemaile guztiak pitzatu direlarik, gizakia babesgabeago sentitzen da, kontzientzia baino ez zaio geratzen, uneoro erabaki beharrak, uneoro posizio hartu beharrak atsekabetzen du, ezmezean jartzen; baina, aldi berean, libreago egiten du. Kontzientziaren nagusitasunaren aroa da; izan ere, «kontzientziarik ez bagenu, animalia huts ginateke, zorion perfektu halako baten jabe», nobelako pertsonaia batek esango lukeen bezala. Nobela morala da Zorion perfektua, Camus, Sciascia edo Dürrenmatt-ek landu zuten tradizioan kokatua, etika eta estetika txanponaren bi aldeak direla eta bi alde horiek elkarrengandik aldendu nahi ez dituela sinetsita bizi den idazle batek idatzia. Beste bide bat iragartzen ote du nobela honek Lertxundiren nobelagintzan? Akaso bai, nork daki... baina printzipio argi bati erantzuten diola esan behar da aldez aurretik: kontatu nahi den historiari dagokion soinekoa josi behar zaio.



Euskal Gatazkaren Begiak


Euskal Gatazkaren Begiak
DOWNLOAD
AUDIOBOOK
READ ONLINE
Author : Petxo Idoyaga
language : eu
Publisher: Alberdania
Release Date : 2001

Euskal Gatazkaren Begiak written by Petxo Idoyaga and has been published by Alberdania this book supported file pdf, txt, epub, kindle and other format this book has been release on 2001 with Mass media categories.


«Gu guztiok itotzear gauzka gatazka gordina dela-eta, ez da harritzekoa hedabideak muga-mugako jokabideetara lerratu izana. Ez eta muga horiek behin baino gehiagotan gainditu izana ere. Mugoz gaindi ibiltzea arau eta lege bihurtu dute, ordea, zenbait hedabidek, eta ez dirudi hori hain onargarria denik. Besteak beste, mugak behin eta berriz gainditzen dituenak mugon kontzientzia bera gal baitezake -galtzen baitu- jardueraren jardunez. Alde horretatik, kazetarion urrats desbideratuen eta bide galduen inbentario halako bat ere bada Idoyagaren lan hau. Horrez gainera, hamaika iradokizun zuhur kilikagarri ere aurkituko ditu hemen kazetariak -eta komunikazioaz interesa duen edonork- egindako urrats desbideratuak zuzendu, eta bide galduak atzekoz aurrera ibiltzeko. Izan ere, bide berrien bila abiatu baino lehen, ezinbestekoa da ibilia desibiltzea, gatazkaren parte bihurtu baitu orain arteko bideak kazetaritza». MARIANO FERRER